Teknografia


 ……………..................Kontakizun pertsonal autobiografikoa…….........……….


Nire istorioa kontatzen hasteko, lehenik nire gurasoak aurkeztu behar ditut, haiek gabe ni ez bainintzen hemen egongo. Nire gurasoak niretzat munduko erreferenterik hoberenak dira, nire eredua dira. Amak 14 urte zituenean hasi zen dena. Nire aita ezagutu zuen, bost urte zaharragoa, eta maitasun istorio luze bat hasi zen (herri berean bizi baitziren). 2004ko irailaren 4an ezkondu ziren hainbeste urte elkarrekin eman ondore, eta gero ni eduki ninduten. Ni 2005eko abenduaren 24an jaio nintzen, kasualitatez, aitak 33 urte betetzen zituen egunean (amak 27rekin eduki ninduen).

Bi urte eta zortzi hilabete nituela hasi nintzen haur hezkuntzan. Eskolan sartu eta bi hilabetera, nire arreba Zihara jaio zen. Turtziozko eskolan 11 urte bete arte egon nintzen, eta ondoren DBH ikastera joan nintzen Balmasedako institutura. Turtzioz eskolan, oso eskola txikian, 46 ikasle baino ez geuden guztira, eta bi ikasturte egin genituen elkarrekin (lehenengo eta bigarren maila elkarrekin, hirugarren eta laugarren maila elkarrekin, eta azkenik bosgarren eta seigarren maila elkarrekin). Nire ikastaroan 5 ikasle bakarrik ginen. Familia txiki bat bezala ginen (gaur egun ere harremana mantentzen dut nire lehen hezkuntzako irakasleekin), adinekook zaintzen genituen txikiak, txangoan edo jantokira joateko orduan, eskolatik 50 bat metrora baitzegoen. Gero, Balmasedara aldatu nintzen, eta aldaketa handia izan zen niretzat, ikasle asko eta irakasle bat baitzeuden ikasgai bakoitzerako. Han jende berri asko ezagutu nuen eta lagun handiak egin nituen. DBHko lau urteak egin ondoren, batxilergoarekin jarraitu nuen. Gizarte zientzietako batxilergoa egin nuen, oso argi bainuen haur hezkuntza ikasi nahi nuela, ondoren pedagogia terapeutikoa egin ahal izateko. 

Beti gustatu izan zaizkit haur txikiak eta haur bereziak. Pazientzia handia dut, eta hori ni baino lehengusu handiagoak eta gazteagoak dituen familia handi bat edukitzetik datorkit. Nire asmoa Leioan ikasi ahal izatea zen, Bizkaikoa bainaiz, baina Gasteizen hartu naute eta hemen jende berria eta leku berriak ezagutzen ari naiz.

Halaber, oso oroimen politak ditut nire haurtzaroaz, nire bizitzako momenturik onena izan dela pentsatzen dut. Nire familiaren eta lagunen babes handia izan dut beti; niretzat hori izan da nire haurtzaroko gauzarik garrantzitsuena. Betidanik pentsatu izan dut irakasle bikaina izango naizela, bokaziozkoa da. Irakasle ideala izango nintzateke, oso arduratsua, ordenatua eta sortzailea naizelako. Oso garrantzitsua da karrera honetarako sortzailea izatea, eskulanak asko tratatzen baitira

Nire gustuei dagokienez, nire denbora librean aitarekin eta ahizparekin zaldi gainean ibiltzea gustatzen zait. Natura betean bizi naiz nire animaliekin (zaldiak, katuak, txakurrak...). Askatasun osoa landan. Nire aldaketa hirira,  izugarria izaten ari da, ez bakarrik ikasketetan, baita nire bizimoduan ere.

Gainera, lehen ez dudan aipatu gauza bat pianoa jotzen dudala da. 7 urtez egon naiz pianoa jotzen. Benetan gustoko dut, tamalez gaur egun ez dut jotzen ez dudalako denborarik egoera akademikoa dela eta. Unibertsitateak denbora asko kentzen du.

Karrera ikasten ari naizen bitartean, gidabaimenerako ikasten ari naiz. Hainbat moto ditugu etxean eta noizean behin mendira ihes egitea gustatzen zait.

 Gasteizen, 2023ko irailaren 26an.




Comentarios

Entradas populares de este blog

Esperientzia gogor goiztiarrak haurtzaroan (irakurgaia)

Azken sarrera

Konfidantzaren pedagogia; Arizmendi ikastola (bideoa)