Irakasle bati egindako elkarrizketa
Oinarrizko informazioa.
Adina: 46
Sexua: Emakumea
Urteak irakaskuntzan eta oraingo eskolan: 23
Eskolaren izena eta ezaugarri orokorrak: Umezainta arizmendi (0-6). Irakaskuntza metodoa → Konfiantzaren pedagogia
Karguren batean egon zara? 9 urte zuzendari bezala eta 6 urte pedagogia arduraduna
Galdera eragileak.
1.- Zergatik erabaki zenuen Haur Hezkuntzako gradua ikastea eta ez adibidez Lehen Hezkuntzakoa?
Ba gehiago gustatzen zaizkidalako Haur Hezkuntzako haurrak. Uste dot 0-6 urte bitarteko haurrengan kriston eragina euki dezakegula eta gero ere, baina batez ere 0-6an. Nik lanien hasi nintzen momentuan 0-6-a oso balorazio txikie edo oso gutxi baloratzen zen eta ikusi da batez ere 0-3a zelako garrantsia daukan, gero 3-6ra pasa nintzen baina hasieran 0-3an urte asko egon nintzen eta hor ikusten zen jo ba oinarria ze inportantie dan eta zenbat gauza ikusten ditugun 0-3an. Gero 3-6an pixkat garatuz doa baina ia 6 urtetik aurrera bueno ba hor ikusten da eta pedagogiko esaten da 7 urterarte dala muga oso garrantzitsu bat gauzak lortzeko gero horrek ez dau gure esan ezin dala lortu baina garapenien hor kriston salto handiak egoten dira, bai kognitiboki, bai motorean, pskomotrizitate alorrean, bai emozionalki… orduan pentzetan jaten oso inportantia dela.
1.1.-Uste duzu graduan jasotako prestakuntza egokia izan dela?
Hum, hombre ondo dator, esperientzia emoten dotzu, egunerokotasuna, eta gauza asko ez dira hartzen graduan edo magisteritzako klasetan ezin da emon. Ondo dator eh pedagogia orokorra eta teoriak baina egunerokotasunean eta praktikan dire ba apur bat ikaskuntza horren oinarria jaten dauena. Osea ikaskuntza horrekin ez baduzu praktikora pasatzen ez dako sentsurik.
1.2.- Nolakoak izan ziren zure lehen urteak hezkuntza munduan?
Ni hasi nintzen laguntzaile moduan, ez nintzen izen tutorea, orduan hor ikusten duzu gauza asko. Tutoritzapean daukozunien hainbat ume eta familia, bua aldatzen da eta egokitu egin behar zara familia guztien ez dakit, motxilara edo momentura ze umearen ezaugarri asko familiara begira ulertzen dozu, eta hori kostatu zitzaidan ulertzea. Hori denborak emoten dotzu, ze apur bat ikusten dituzunean umien ezaugarriak edo zailatsunak,pixka bat familiara begiratzen dozu eta hor erantzun asko topatzen dituzu, ta pauso hori ematea asko kostatu zitzaidan ze ez nintzen jabetzen.
1.3.- Nolakoa da eskolaz kanpoko prestakuntza?
Ba oso handia, gurien, da etengabeko formakuntza ez dago besterik, are gehiago momentu honetan gizartearen eraldaketa handia dagoela, ez dauko zer ikusirik gaurko umeak edo orain dela 15 urteko umeak orduen gu etengabeko formakuntzan gaude.
1.4.-Zer erakutsi dizu esperientziak formakuntzak erakutsi ez dizuna? Aukera izan duzu praktikan jartzeko formakuntzetan landutakoa? Adibideren bat jarri ahal diguzu?
Bai, beti ipintzen dozu praktikan zure formakuntzetatik hartzen dozuna eramaten dozu praktikara eta praktikak esaten dotzu benetan balio izen dauen zure formakuntza edo ez. Eta gauza batzuk oso ondo datoz eta beste gauza batzuk ba “cafe para todos” ez dagoen moduen, formakuntza horretatik ateratzen dozuna be ume guztientzat ez deu balio, orduan hor be egokitu behar zara. Nori eman jaso dozun hori edo zelan.
1.5.- Nola eragiten du lanbideak irakaslearen bizitza pertsonalean?
Ja, asko, asko, nik uste dot daukien sentsazioa beti naizela irakaslea, Otxandioko plazan nauenean be, nire begirada ez da pertsona lasai edo normal batena, da irakaslearen begirada eta gero ikastolako orduaz aparte, ordu asko sartzen ditugula etxean, bai lanketa pertsonalean, bai programazioan eta bai haurren inguruko ba hausnarketa pertsonalak egiten.
Irakasle on bat izatea da lehenengoko gauzia, zure lanbidea maitatu egin behar dozu, ez du balio teorikoki gauza asko iakstea, benetan ez badozu sentitzen edo ez badozu maitatzen zure lanbidea. Irakasle on bat izatea ba argi dago teorikoki jakin behar dituzula hainbat eta hainbat gauza baine gero pertsona dan moduan eta begirada oso inportantea da, ze ume bakoitza mundu bat da eta hori ikustea jakin behar dozu, bestela galduta zaude. Danontzako ez deu balio gauza berdinak, eta momentu honetan batez ere emozionalki umeak hain ikututa dauzen honetan, eh uste dot banakako prozesu hori oso inportantia dala, eta hor kontra daukagu ume kopurua dakoguzen ume kopuru handia Haur Hezkuntzan eta hor ez dozku baimentzen ume bakoitzari begiratzea behar duen arretarakin eta ematea behar duen ba ez bakarrik begirada baizik eta babesa, berarekin egotea, bera ikustea… Momentu honetan nik uste dot hori dela gauza oso garrantsitzua eta irakasle on batek jakin behar du ume bakoitzari ze erantzun eman behar dion. Aparte egon behar dela motibauta, motibazio oinarri bat euki behar duela era etengabeko formakuntzan egon behar dela.
2.1-Zein alderdi hartu behar dira kontuan irakasle funtzio egokia bermatzeko?
Ba alde batetik guste behar jatzu zure lana baina ez da gustau eh… bizi behar duzu, motibauta egon behar zara eta euki behar dozu indar fisiko baino baita ere emozionala eta mentala. Kontutan euki behar dogu, Haur Hezkuntzan ez dogula bakarrik itten lana umeekin. Familiak askotan etorten dira guregana eta familiari heltzea oso inportantea da eta hor emozionalki batzutan oso ikututa urtetan zara ze familia egoera oso desberdinak bizitzen ari gara azken aldi honetan eta hor daukogu erantzuna iksuten direzen umien jarrerak, eta panorama. Orduan nik uste dot alderdi humanoa oso oso garatuta euki behar dozu.
2.2.-Zein da irakasle izatearen alde txarrena eta onena?
Ja, beitu alde onena da, da pasada bat ze zure lanera joaten zaren bakoitzean besarkada batekin agurtzen zaitue ta umien maitasuna da etengabekoa. Beti daukozu umeren bat inguruan, musuak emateko prest, besarkada bat emateko prest… Berdin da zelako bronka edo zelako haserrea eukitzen duzun berearekin bere erantzuna bati izango dala oso oso maitakorra. Ta alde txarrak ba fisikoki. Gainera ba Haur Hezkuntzan ikusten ari dira batez ere neure ikastolan zenbat dekoguz kontrakturak, lumbalgiak… eske da pasada bat. Azken aldi honetan bat dago operauta eta beste bost edo sei dauz ba bizkarrekeko minekin. Gure posturak ez dira egokiak, umeak hartu behar ditugu, makurtu egin behar zara, jesarri eta jaiki askotan egiten dozu eta bai da lanaren kontrako gauza inportantea. Fisikoki, lan fisiko potentea da. Beste alde batetik, ba askotan ez da lan bat, atea itxi eta etxera zatozela deskonektatuta. Askotan ikastolako arazoak… igual beste lanetan baita ere baina pertsonekin ari garenez lanien ba pertsonen gauzak gehiago heltzen jatzuz behintzat niri.
2.3.-Non aurkitzen duzu egunero lanera joateko motibazioa?
Nola aurkitzen dudan? Ba egiten dozun binkulua zure gelako ikasleekin da pasada bat. Behintzat niretzako kriston motibazioa da, ze erronka, ze sorpresa, zer emango diodan berezi eurentzat. Ez bakarrik hazteko baizik eta zoriontsu eta pozik egoteko, eta niretzako hori motibazio nahikoa da. Sorpresa esaten deutzienien edo aurreiko lanketa guzti hori eurek ez dabie ikusten baina hori da niretzako motibaziorik handiena, eurak ikustea jo ba zoriontzu eta pozik eta zenbat ikasten duten ikustea.
3.- Nolakoa da zure eskolan erabiltzen duzuen metodologia?
Gure ikastolan erabiltzen dogun metodologia da konfidantzaren pedagogia. Konfidantzaren pedagogia kontutan izanda, zertarako eta zer kontutan hartu dogu, nola konfiantzaren pedagogia da zer da ikaskuntza eredu berri bat nahi dogula sortu eta zertarako da pertsona eredu zehatz bat gure dogulako. Pertsona zehatz horren inguruan asiera batean lau bereizgarri kontutan euki giñun, pertsona konpetente koperatibo eta barne sendotasuna duena izen zan eta bereizgarri horrek pixkat gehiago lantzea pentsatu dogu, a eta euskalduna izatea. Bereizgarri horiek kontutan izanda beste ezaugarri batzuk ere sartu ditugu, izandala euskalduntasuna, ez bakarrik euskaltasuna euuskal herrikoa, baizik eta mundura zabalik. Gu euskaldunak izanik mundura zabalik ikusten gara, holako pertsonak gure ditugu. gure dogu barne sendotasuna duena, pentsetan dogulako momentu honetan pertsona on bat izateko, bueno ona esaten ari gara osasunez eta emozionalki ondo egon biher da, bestela ez da gai nahiz eta jakinmin handia euki edo ikasketa oso handiak euki, barne sendotasuna ez badauka ezin dau aurrera eraman eraikitzailea eta erabakitzailea. Eraikitzailea aldatzeko goguaz eta aldatzeko grina daukonak ze ikusten dogu gizarte honetan badekogula zer esan eta zer egin eta ikusten dogu ba askotan mundu apatiko batean geratu garela, egin egin eta egin baino zertarako pentsa barik, eta eztoguz gure holako pertsonak. Fabrika batean dauena eta ezteuenak galdetzen nola egiten ari dan. Eta eraikitzailea, zerbait berria egiteko gogua daukanak. Bueno euskalduntasuna komentau dot eta koperatiboa. Guk eztogu ikusten pertsona eredu honetan koperatiboa ez dan benetan pertsona bat. koperatiboa esaten ari garenean da, ez bakarrik norberarentzako lana, baizik eta zabaldu egin behar dala eta koperatiba ikusten dogu dala bide bat edo baliabide bat horrek bermatzen duena. Hori kontutan izenda eta egindoguna izen da pertsona eredu bateratu bat daukegu Arizmendi ikastolan ekitasmo ezberdinetan. 0-6 da Erdu egitasmoa, 6-12 da Gura, Izen eta Pro. 0-21 urte bitarteko eskaintza ematen dogulako. Pertsona eredua bateratua da, baina bebai daukoguna da egitasmo bakoitzean ikasle profila. Ikasle profilla zer dan? Ba adibidez Guran, haurhezkuntzan, sei urteko ume bat zelako bereizgarritasunekin gure dogu urtetea kontutan izenda aurretik izendako pertsona kompetente koperatibo barne sendotasuna eraikitzailea. Biana hori jeitsi behar dogu eta haur hezkuntzari sei urteko ume bat zelan urten behar dan bereizgarri zehatzekin. Horretarako zer egin dogu? ba ikaskuntza eredu mota ezberdinak. Horrek danak, nolabait hasteko antolaketa batean, kokatzeko eta gure pertsona ereduari begirada zen ikaskuntza esperientzia motak zihurtatzea.
3.1.- Egun baten errutina kontatu ahal diguzu?
Ba ikaskuntza eredu horrek kontutan izanda, egin doguna izen da horrek asteko antolaketa batean jartzia. Orduan gure asteko antolaketa da haur hezkuntza lehenengo hasten dala jolas librean, bederatziretatik hamarretara gutxi gora behera. Hamarretan elkarguneetan jartzen gara eta eitzen dogu klik momentua. Klik momentuari deitzen diogu barne sendotasuna pixkat lantzeko momentua. Hau da abesti lasai bategas hasten gara eta jartzen dogu kandela bat erdian eta desio bat eskatzen dau arduradunak. Horrek batera galdetzen diegu umeei zer moduz zaudeten, nor falta da? baina ez nor falta da eta jarri pegatina, baizik eta zer gertatu zaio?
Oso importatia da bebai hipotesiak egitea. Gaurko egunean zer egin behar dogun pixkat azaltzea. Asteko antolaketa horretan ba badakite martitzenetan badaukiela psikomotrizitatea, badakite astelehenetan tokatzen zaigula matematikako erronkak, badakite inglesa noiz daukaten. Orduan hori kontutan izanda, zer gogoratzen dut gaur? ba gaur badakizue, gero, zer daukagu? eta eurek esaten dabe, ingeleseko saioa baldin bada edo matematika edo ahozkotasuna. Ez dogu esaten ahozkotasuna daukogu, baizik eta gaur toketan iaku asmakizunak edo olerkiak, eta aldatzen goaz. Astelehenko egunekoa adibidez nire gelan hasten gara jolas librek, gero klik mometua, gero inglesa eta gero irakurketa/idazketari momentua emoten dotzagu. Irakurketa / idazketa, jaso dogu Maria Castellanasekin aurreko urtean formaziño bat, oso zakona, eta apur bat esaten ziguten ito zetara joan behar genula. Haurraren, jo ba lehen egiten genituen bai lateralidadea, bai ritmoa, bai psikomotrizitate fina lantzeko hainbat ariketa eta eredua eman ziguten eta horrek pixkabat hartzen ditugu eta ba izan daitezke esku jolasak edo trentzak egitea edo psikomotrizitate fina lantzeko puntzoiekin ibiltzea. Baina hori modu autonomo batean. Askotan ipintzen ditugunak die tallerrak eta umeak joaten dira leku batetik bestera orduen behaketa oso garrantzitsua da bai jolas librean bai momenturo. Gu bidelagunak gara, baia momentu horretan jakin behar dogu norarte sartu eta jakin ume bakoitza ze puntutan dagoen eta segun nun dagoen edo ze beharra daukon egokitzen dogu berarentzako materiala. Hamaika eta erdietan errekreora joaten gara, kanpora, kanpoko espaziora saiatzen gara. Errekreo momentu hori da, bueno guri horrela azaldu ziguten, ze garrantzitsua da nolabait moztu egiten ari zaren horrekin, kanpora urten eta jolastu nahi dozunera. Askotan egiten dana da errepresentatu aurretin egiten ari zarena. Ibili badira zenbatzen ba askotan ibiltzen die zenbatzen edo makilak, ze guk kanpo espazio oso zabala daukagu. Daukagu natura eremu bat oso handia eta bueno espazio oso zabalak. Hamabietan bueltazten gara eta ba egiten doguna da apurbat goizaren itxiera, eta oso kuriosoa da haurrei zelan ahaztuten jakien goizien egindakoa. Orduen hori bergogoratu eitzen dogu eta bukatzen dogu ipuin batekin. Gero bazkaltzera doaz eta ordu biterdietan ere egiten dogu klik momentua. Elkartu eitzen gare, eztogu kandela ipintzen, baia bai komentzatzen dogu zer moduz joan dan bazkalordua edp zerbait gertatu baldin bada eta arratzaldeko proposamena. Askotan izeten da jolas librea eta beste batzutan tailerrak lau urtekoekin adinak elkartuta edo izten da ba guk proposatutako tailer desberdinak. Ni 5 urteko taldean nago eta ahaztu zaidana esatea da konfiantzaren pedagogia hasi giñenean, eraldaketa pedagogiaz gain egin genun eraldaketa arkitektonikoa. Orduan adin bakoitzari egokitutako espazioak egokitu genituen. Guk eztaukaguz ateak, orduen dana zabalik da eta guk dekoguna da adin bakoitzari egokitutako estrukturak edo materiala, eta mikroespazioen bitartez jolasten dogu. Mikroespazio bakoitzaren helburua da oso zehatza, bakoitzak helburu zehatz bat dauko. Hau da zuk matematikako mikroespazioa ezin dozu sinbolikora eraman, hori ezin da. Orduen segun ze mikroespaziotan uztenn doguzen umia ikusten dogu bebai ba ume bakoitza non dagoen eta hor sartzen gara behaketaren bitartez. Ikusten badogu ume bat oso tematuta dagoela matematikako espazioan, ba gonbidatzen dogu beste espazio batera joatea.
3.2.- Zerbait aldatu edo hobetuko zenuke?
Ba nik konfiantzaren pedagogia hasieratik ezagutu dot eta eraldaketa asko egin ditugu hasieratik ona. Egia da ba pentsetan gendun espazio zabalak denentzat, haur guztientzat, onak izengo ziela baine pandemiatik bueltan, eta pandemian jarri behar izan genituen estrukturak edo mugak ze ezin ginen nahaztu, ba hor ikusi gendun pertsona batzuentzat ona zela nolabaiteko limiteak jartzie espazioetan. Eurek oso disperso zeudelako eta behar zuten babes espazial hori. Orduen egiten ari garena da momentu batzuetan espazioak ,lehen beti egoten zien zabalik, eta oin momentu batzutan mugatu eitzen ditugu apurbat begirarute ume horien beharretara eta hori igual bai aldatuko nuke. Hasierako espazio zabal zabal horietatik pixkabat espazio batzuk bai jarriko nituzke beste gooxotasun bategaz. Eztot esaten paretak jarri behar zirela, baia bai nolabaiteko mugak umiek ere bebes hori lortzeko.
3.3.- Metodologia talde edo ikasleen behar desberdinetara egokitzen da? Nola?
Behaketak hori behar du eta gure lana hortik joen behar da baia oso zaila da, so kopurutzuak dira taldeak. Nire taldea momentu honetan, bueno ni nago tutore osoz eta gero dauket pertsona bat laguntzen bi umeko tutoretza batekin baia bueno, 27 umeko talde bat da. Beste tutore bat dago nire ondoan, baina daukoguz panorama potenteak. Orduan nik uste dot taldeak txikitu egin behar direla. Nik jarraituko neban metodologia honekin, niri asko gustatzen zaidalako eta uste dot pertsona erdigunean jarri behar dogula eta ba konfiantzaren pedagogiak hori bermatzen dau, baine irakaslie ezta heltzen. Bidelagun eszin zara izen guztiena, bakotzak daukolako motxila. Eztakit izen badan pandemiaren ondorioz edo gizartearen ondorioz edo zer baine, eta hori gure artean irakasle gelan asko komentatu dogu.
3.4.- Uste duzu metodologia honek premia berezia duten haurrak kontutan hartzen dituela?
Lehen esan dudan bezala espazio aldetik gurie, eta bagabiltz e pixkat mugatzen, baina behar berezia daukien umiekin nik uste dot buff…
Gainera ni super ados nago integratu eta laguntza eman behar zaiela. Gainera nire taldian autismo daukon umetxo bat dauket eta laguntzailea dauka eta badaukoz pertsonak hor ondoan baina azken finean tutorea zu zara eta askotan egokitu egin behar dogu gure plangintza, bueno beste batzuekin egokitzen dugun bezala e, baina berriz ratiora noa. Holako behar berezia deukien umiekin eta gero kanpotarrak ez euskeraz ez erderaz. Bueno adizbidez daukot umetxo bat saharauiadana eta komunikazio arazo handiak ditugu, eta batzutan helztea kostaten dau, ze daukazuz beste 25 haur hor inguruan eta berak beharko ban arreta berezi bat momentutan. Niretzako metodologia honek daukon umeen kopurua da pasada bat.
4.- Nolakoa da haurrekin duzun harremana?
Ba, haurrekin dudan harremana nik oso gertukoa esango neuke dala, eh ordu asko pasatzen ditut eurekin eta eurek nirekin orduen ume bakoitzak zer moduz dagoen, zein da, zeintzuk diren bere zailtasunak gaitasun, zeintzuk diren nire gaitasunak inor baina hobeto dakiela eurek eta zeintzuk dira nire zalitasunak eh horrek egiten duena da benetako harremana izatea ez? Andereino eta haurra baizik eta bidelagun, bidelagun eta jakitea edozer gauzarako hor egongo naizela. Umiak asko erakusten dute eta asko ematen dute, orduen nik uste dot ba parekatu egin behar garela eta guk ere eurei asko eman behar diegula.
4.1- Zer saiatzen zara trasmititzen haurrei?
Ba nire gelan aurten errespetua, pentsatzen jat oso gauza garrantzitsua norbera dan modukoa izaten jarraitzea auto irudi positibo izatea eh poztasuna zer egiten gaitu pozik landu egin genun proiektu batean, zerk besteei ez du uzten poztasuna ematen. Haur hezkuntzan nik uste dot oinarri sendo bat izateko, gero bere garapenean ondo joateateko da nor beraren burua ezagutzen hastea eta onartzea eta bestekiko errespetua. Badakigo oraindio egozentrsimoan dazela baina bai enpatia puntu horrek ikutzen hasi behar garela eta askotan ahaztu egiten gara ze ni ni ni horretan bizi dira eurek eta gu familia moduan eta gu irakasle moduan ni ni ni horretatik piskat urten eta begirada zabaldu egin behar dogu eta umeei ere erakutsi beste batzuk ere hor dazela eta guri poztasuna ematen diguten gauzak agian besteei ere emsten diete. Guk askotan egiten dugu jolas bat ez? eta da bata besteari esatea gauza polit bat eta gero esaten diet begiratzea bakoitzaren aurpegia gauza polit bat esaten dugunean eta oso esangurutsua da aurpegia eta eurek ere hortaz jabetzea.
4.2.- Eta haurrek zuri, zer trasmititzen dizute?
Jo ba kristoneko maitasuna da pasada bat zenbat bider esaten didaten maite nautela eta badik horrela dala, ez bakarrik hitzez eh besarkadaz, sartzen naizenean ikastolara zelan datozen danak korrika baten eh nire izana esanda obatzera askotan jauzi eta dana iten nauze, etorten die danak batera eh gaur zer egingo dogu, ze erronka egin beahar dogu, zer egingo dogo. Horren gauza danak edo euren etxeko kontuak kontatzea, eh niretzak nik ez nire burua ez neuan ikusiko beste lanbide batean ikusten dot pilo bat ari didatela eta kriston pena hartzen dugu taldez aldatzen dugunean ze gure hazitso bat ere badago ume bakoitzen eta ume bakoitzak uzten digute guri, holako euren gauzatxo bat ze nik uste dot ez dala ez naizela ni bakarrik erakusten dotena eurek ere niri asko erakusten didate egunero, gauza pilo bat.
4.3.- Nolakoa da gurasoekin duzun harremana?
Begira ba nik orain arte oso harreman ona euki dot guraso guztiekin oso eskertuak, eh egia da egokitu behar izan naizela familia batzuei ze batzutan esaten dozu me kaguen dio hau nundik urten da edo ah badakit umea zergatik dan horrelakoa, orduan eh nik guraso bilera potente asko euki ditut familia horiekin ez naizena, bueno ba ez dogun elkar ulertu hasieran baina ni oso garbi utzi dut mahi gainean zein da helburua eta helburua da euren umea pozik egotea. Beste ezer ez jatela ardure niri orduan hori ipintzen dozunean mahi gainean eta esaten dotzazunien eh bidelagun garela bere umearen poztasuna lortzeko, hor atiak zabaldu egiten die, nik ematen dotza nire profesionaltasun begirada baina baita ere pertsona begirada eta euren arazoak askotan eh askotan arazo bat ez deukena zertan jakin behar irakasleok baina gure konpartitzen dute eta bueno errazagoa izaten da eurekin erabakiak hartzea ze batzutan oso erabki gogorrak hartu behar ditugu umeei begira baina familaren laguntzarekin joan behar gara beti hori da ezinbestekoa beti beti esan dotziet hori familiei, nik emen ez dauket hitza zuek atzetik ez bazaudete. Orduan alde honetatik oso ondo.
4.4.- Nola egiten diezu aurre egoera zailei (Bullying-a, Esperientzia Gogor Goitiarrak, interkulturalitatea, …)?
Bueno haur hezkuntzan egia da bullyng ola katalouta ez dagoela, baina bai ikusten ditugu bueno hasiera batzuk nor beraren egozentrismo horretatik lagunak egiterakoan ba bazterketa. Zuk ez dozu jolasten nirekin edo umetxo bat beti kusten dozula bakarrik egoera horrek zailak izaten dira eta alde batetik oso garrantzitsua da hitz egitea eta familiarekin hitz egitea bai baztertua ikusten dan umenarekin eta gero aurretik esan dudan bezala oso importantia da umeei ikusaraztea zelan sentitzen zaren ba zuek esanten dituzuen holako hitz zatarrak gero ahazten jako askotan eh baina egiten doguna da. Elkar gunean holako antzerkiak eta nik jolas librean ikusi ditudan hainbat egoera errepresentatu egiten ditugu, ez dire protagonistak egin dutenak eurek segidun dakite zeinek egin duten eta zein izan dan eta ausnarketa egiten dogu denen artean eta askotan esaten dotziet arauak danon artean jarri behar ditugula, arauak direlako danok ondo egoteko eh bueno ba baliabide bat eta danok talde bat garela eta talde horretan inor ez dagela baztertuta dank garela bat eta zelan jokatzen dogun eta zelan esaten ditugun inportantea direla bi guretzat eta bai aldamenean daukagunarentzat.
Bai zuen lana maitatzea, eh ez egon Haur Hezkuntzan, bueno ba sin mas zerbait eitearren, suposatzen dot ez zaudetela eh?, baina gertatu izen zaigu. Praktiketako ikasleak etorri eta ba umeekiko gertutazuna eta hurbiltasun hori ez ikustea edo ez sentitzea orduan horrelako zerbait sentitzen badozue ba hobe da zuen lana edo zuen ikasketak ixtea. Sentitu egin behar duzue eta benetan maitatu umeak, begirada zalabala izan, ume bakotza dalako mundu bat eta ume bakoitzaren atzean motxilak egoten direla eta haratago begiratu behar da eta ez gelditu bakarrik teorikoan, teorikoa gauza askotarako balio zaigu baina gure begirada eta gure pertsona hori hor dago. Pertsonak dira ez dira torniluak.
Elkarrizketa ixteko:
Edozer aldatuko zenuke Hezkuntza-Sisteman?
Alde batetik ratioak, uste dot ratioak aldatu beharko ditugula. Beste alde batetik, aurreko urtean jarri zuten legearekin getoak kentzeko horretan uste dot ez dituztela baremoak ondo jarri, uste dot ez dutela kontutan hartu inundik inora pertsona bakoitzaren nahia eta jarri dituztela zenbakiak aurretik eta egokitu digutela guri publikan nahi zuen ikasleak gurean eukitzea (ikastolan) eta ikastolak nahi zuen umeak edo familiak publikara eramatea. Orduan, uste dot hezkuntza sisteman, hor kale egin du, eta nik, uste dot bai egon behar garela orekatutak, ez dot usten getoak direnik konponbidea. Baina posiblea baldin bada, kontutan izatea bakoitzaren nahia ba hobeto. Beste alde batetik, uste dot 0-1a jarraitzen dogula hezkuntza sistematik kanpo ikusten zerbitzua bezala eta aurten lortu da bi urteko gela irakaskuntza moduan sartzea, baina 0-1a oso garrantzitsua da eta hezkuntza sisteman sartuta egon beharko litzake zeren eta garapenean eta hezkuntzan ikusita dago zer garrantzitsua dan etapa hori. Orduan, beste balio bat izan beharko luke.
Ratioak zer direnaren azalpena hurrengoa da: ratioak dira tutore bakoitzeko edo gela bakoitzeko ume kopurua, adibidez, urtebeteko gelan dira hamahiru tutore bateko, hau da, tutore batentzat, bi urteko gelan hamazortzi eta 3-6 hogeitabost. Esan ziguten jaitsi egin behar zirela baino ez da egia. Eta gero eskolaratze batzordetik, ikasturtea hasi eta gero ume asko etortzen dira. Hori ondo dago eta hartu egin behar ditugu, baina kontutan euki behar ditugu zer egoera tanda zen talde bakoitzak. Ezin doguz umea kokatu edozein lekutan eta daude talde batzuk ezaugarri oso potenteekin orduan hori kontutan hartu beharko litzake. Egia da, hezkuntza sistema honek, edo gure izen dagoena umeen kokapenarekin lotuta izan dire getoaren kontra egotea, eta ikastolak hor, bere momentuan, bai esan zuen eskolaratze batzordetik eskatzen zuela haurrak gurera bideratzea. Ez da izan guk ez dogulako gure izan, baizik eta eskolaratze batzordean bertan dauzenak bideratzen zituzten eskoletara eta ez horren beste ikastoletara. Alde batetik, guk taldeak betetak izan ditugulako baino, beste alde batetik, konzertazinoak ez dabiezelako emon. Nik uste dot, hor ikusi behar dala. Nire gogoa izango litzateke, pixka bat hezkuntza legetik kanpo ataratzea. Badakit, utopia bat dala zeren eta ezin doguz euki horren besteko hezkuntza lege desberdinak segun eta gobernuan non dagoen. Hezkuntza da gauza bat oso, oso inportantia, oso, oso inportantia eta uste dot ezin dala aldatu segun zein dagoen eta ezin da izan pertsona batzuentzako bakarrik, izan behar da danontzako. Ez dot uste kuotarik ordaindu beharko zanik, eta nik ikastola batean nago (kooperatibista), baina beno, gure izenaz gero ikastolara joan baliabide asko ematen da bertan ikasten egoteko. Hekuntza dabil bihurtzen berriz ere pribilegio bat eta ez derrigorrezko hezkuntzan, gora baldin bazoaz, zerbait gure badozu egin oso zaila da eta oso garesti izaten ari da. Nik uste dot, hor bai eskuartzea izan beharko litzateke zuzena eta politikatik kanpo egotea. Badakit, politikariak horren kontra dauzela baino horrela ikusten dot nik.
Zerbait gehitu nahi?
-Ba bai, kontutan izanda pertsona eredua zelakoa gure dogun sortu Arizmendi ikastolan uste dot ahaztu zaidala komentatzea proiektuaren garrantzia. Haur Hezkuntzatik hasita proiektuak garatzen ditugu bai haurrekin edo bai guk ikusten ditugun beharretatik eta horrek ematen dotza askotan, bai mikroespazioetan eta bai gure lanketa espezifikoan sentzua. Hau da, guk momentu honetan herri desberdinetako herrialdeak ikusten ari gara euskararen garrantzia gabeza aipatzen. Hainbat lekutan urten eginda, bai ipuinen bitartez. Ikusi dogu zer nolako etxe desberdinak dauden etxetik ekarritako material horretatik, ikusi dogu zer azal desberdina dekogun. Ikusi ditugu banderak, hori dana askatasunean landu dugu, eta hizkuntzak. Landu dogu asko zelan idazten diren gauza desberdinak, hitz herrialdeak, historia jakin izan dogu, beno ba gure familien herrialdetako historia. Landu egin dogu erebai ba nola saharauisek beste letra mota batekin idazten duten…Eta hori oso aberatsa da. Elkarren artean, askotan, ba euren artean hitz egiten dute, eurek ere gurasoek telebista ikusten ari diren bitartean, eta albisteak entzuten ari diren bitartean eurek ere gelditzen dira. Eta hipotesiak egitea eta zalantza horrek izatea nire galdetu zidaten. “Elvira, zergatik dago itxie Palestina bonbardeatzen?” bost urteko haurrak. Eta euki ginun hogei minutuko elkarrizketa horren inguruan. Orduen, hori ahaztu egin zait, proiektuen garrantziak, ze gurean proiektuak garrantzia handia daukate. Hasteko antolaketa horren barruan.
-Bai, proiektuekin batera baidaukagu proiektu berri bat gure dogula gure ikaskuntza esperientzia moten barruan sartzea oin esperimentatzen ari gara. Dana natura hezten, Basabeazpin eta Jose Arana egoitzan martxan jarri dute. Da esperientzia bat non haurrek joaten dira mendira goiz batean eta egiten dituzte ekintza ezberdinak. Matematikak ikasi, eremua ikusi, txabolak ein…
Gu aurten Arrasaten hasi gara ekoguneekin batera martxan jartzen proiektu hau eta astian behin naturara joaten gara. Gure eremu naturalak egia da , Arrasaten eta gu kokatuta gazen lekuan egonda ba eztakoguz gertu leku asko. Orduan joaten gara Monterron parkera edo Santa Barbara parke horretara eta bertan egiten doguna da esperientzia ezberdinak. Hasieran baimena eskatzen diogu basoari sartzeko, entzuten doguz bertako animalien zaratak, ikusten doguz bertako zuhaitzak, ikusten dogu ze animali desberdin bizi diren. Eta da nolabail haurreskuntzatik hasita egocentrismo horretatik abiatuta, nirea da basoa, ba ekozentrismo batera joatea. Hau da, nirea da basoa baina bertan bizi diren animali eta landare guztiena, eta errespetua permanentzia, naturak zer ematen digun eta zer nolako aldaketan izaten dituen pixkat jabetzen joateko. Oso proiektu inportantea eta interesgarria da.
ATERATAKO ONDORIOAK:
Lan hau egiterakoan konturatu naiz proiektuen garrantziaz ere gauzak ulertzerako orduan. Horretaz aparte, haurrak naturarekin duten harremana oso osasuntsua dela baita ere.
Comentarios
Publicar un comentario