Azken sarrera
Beno, hau irakurtzen ari baldin bazaudete esan nahi du agurrera ailegatu zaretela. Tristea da agur esateko momentua baina, benetan, asko ikasi dut portafolio hau eginez. Egia esanda, lauhileko honen hasieran, ez nuen itxaropen handirik portafolio hau egiteko, eginbeharrez egiteko asmoa nuen, baina, funtsean, asko ikasi dut egin dudan hausnarketa bakoitzarekin.
Oraindik gogoratzen dut kurtso hasieran asko, asko kostatu zitzaigula ulertzea zertaz zihoan hau egitea edo zein zen portafolioaren helburua baina azkenean ulertu dut modu soila dela hausnarketak lantzeko eta informazioa geure buruan barneratzeko.
Egindako sarrera bakoitzean gai desberdinak landu egin ditut, baina guzti guztiak lotura dute haien artean. Hala nola, emozioei eta sentimenduei buruz hitz egin dugu eta irakasle on bat izateko ikasi dugu oso garrantzitsua dela beti jarrera ona izatea klasean haurrei sentimendu txarrak ez transmititzeko.
Baita ikasi dugu ere, irakasle ona izateko errespetuzko harremana izan behar dugula ikasleekin zein gurasoekin, komunikazio ona, arduratsua izatea gure lanarekin… Oso garrantzitsua den ezaugarri bat da bokaziozkoa izatea.
Bideoen hausnarketak, irakugariak baino askoz gehiago disfrutatu egin ditut, azkenean modu ineteresgarrian eta erakargarrian lantzen ditugulako, audioen eta irudien bidez. Hori dela eta, Imagine elephants hausnarketa egitea asko gustatu zait eta oso interesgarriak diren gaiak atera dira, hala nola, jolasaren bidez, haurrek ikaskideekin partekatzen, lankidetzan aritzen eta benetan komunikatzen ikasten dutela. Jolasaren garrantziaz hitz egiten da.
Beste sarrera interesgarri bat, Konfiantzaren pedagogia da, non, aipatzen den Arizmendi ikastolan familiekiko harremana oso ona dela, konfiantzan oinarritzen delako. Txokoekin egiten duten dinamika oso egokia da, ez dituztelako umeak behartzen zein txokotan egon behar diren esanez.
Irakurgai bakarratik Hik hasi deiturikoa bi hausnarketa atera ditut, egia esanda asko kostatu egin zaizkit eta zaila ulertzeko iruditu zait. Baina klaseko tertuliak nahikotxo lagundu zidaten. Bertan ere, jolasari buruz hitz egiten da Imagine elephants irakurgaian bezala.
Beste egindako hausnarketatxo bat izan da Esperientzia gogor goiztiarrak haurtzaroan. Klasean jasotako hitzaldi batetik hainbat ideia gorde nituen neure buruan eta gaia oso interesgarria iruditu zitzaidanez hausnarketa egitera ausartu nintzen. Montsek egin zuen TFGan oinarrituta.
Niri gehien gustatu zaidan sarrera eta gehien disfrutatu dudana Loczy izan da. Inolako zalantzarik gabe, hausnarketa hau irakurtzea gomendatzen dizuet benetan pena merezi duela pentsatzen baitut. Bideoa ikusi eta gero ikaragarria iruditu zitzaidan umezurtz-etxearen metodologia eta gehien gustatu zaidan aspektua irakasleak haurrekiko harremana izan da, haien askatasunean oinarritzen delako. Haurrek, gero eta gehiago ikasten dute bakarrik daudenean, eta horrek independentzia eta mugikortasun handiagoa adierazten du.
Azkenik, aurreko guztia ikasi ondoren, pentsatzen ikasi dudala eta dena zalantzan jarri behar dela esan behar dut.
Lauhilekoa hasi nintzenean liburu zuri bat bezalakoa nintzen, ikastaroak aurrera egin ahala informazioa aztertzen joan naiz hausnarketen bidez. Orain, berriz, liburua idatzita daukat eta ezagutza askorekin, eta erabilitako lanagatik eta sartutako orduengatik izan ez balitz, ez nukeen lortuko. Oraindik, idazteko asko dagoen arren, bide luzea dago ikasteko eta irakasle ona izaten jakiteko, eta oso harro nago ikasgai honetan egindako lanarekin.
Mila esker zure atentzioagatik!
Ainize Llaguno Sagastibelza.
Erreferentziak:
1.Irudia: Inteligencia emocional: el poder de controlar las emociones - Blog de Aprendum https://www.aprendum.com/blog/inteligencia-emocional-el-poder-de/
2.Irudia: 10 Tips para ser buen profesor. Siéntete bien como docente - Ana Tomás https://www.anatomasperan.es/10-tips-para-ser-buen-profesor/
3.Irudia: El Pez Luna recomienda: IMAGINE ELEPHANTS, un pequeño documental sobre la gran importancia de...https://elpezluna.com/el-pez-luna-recomienda-imagine-elephants-un-pequeno-documental-sobre-la-gran-importancia-de-jugar/
4.Irudia: Ikasleek eraikitako ikaskuntza metodoa https://www.argia.eus/argia-astekaria/2523/konfiantzaren-pedagogia
5. Irudia: About — Pikler UK Association https://pikler.co.uk/about
Comentarios
Publicar un comentario