Konfidantzaren pedagogia; Arizmendi ikastola (bideoa)

Konfidantzaren pedagogia hainbat eskoletan erabiltzen den teknika erabilgarria da.
Zertan datza teknika horrek? Gurasoak gonbidatuta daude eskoletan parte hartzera, haurren desatxikimendu-prozesua errazteko. Nahiko estrategia interesgarria eta baliotsua da hezkuntzaren esparruan. Ikuspegi horrek hasieratik haurren, hezitzaileen eta gurasoen artean konfiantzazko harreman sendoa eraikitzearen garrantzia aitortzen du.

Eskolarako trantsizioa erronka emozionala izan daiteke haurrentzat zein gurasoentzat. Banantzeak antsietatea eta beldurra eragin ahal die txikiei, eta gurasoek ere izan ditzakete kezka sentimenduak. Eskolen helburua da gurasoak eskola-ingurunean inplikatzea, hau da, eskola-jardueretan parte hartzea. Horrela, seme-alabei lagunduko diete.

Gurasoak hezkuntzaren lehen etapetan egoteak segurtasun emozionala eman diezaieke haurrei. Gainera, gurasoak gertu daudela jakiteak antsietatea murriztu eta atxikimendurik eza erraztu dezake. Halaber, gurasoek eskoletan parte hartzeak komunikazio irekia eta gardena izateko aukera ematen du. Hezitzaileek haurren jarduerei eta aurrerapenari buruzko informazioa parteka dezakete, eta horrek elkar ulertzen laguntzen du.

Konfiantzaren pedagogia horrek, segurtasun emozionalari dagokionez, haurrei mesede egiteaz gain, gurasoei aukera ematen die eskola-ingurunea eta seme-alabek parte hartzen duten jarduerak hobeto ulertzeko. 

Arizmendiko irakasleek bideoan azaltzen duten bezala, haurrak oporretatik bueltan eskolatzeak garrantzi handia du. Oporretan, haurrak ez daude familiengandik bananduta denbora luzez, eta, beraz, eskolara itzultzen direnean, ez dira seguru sentitzen. Hortik ikastolaren antolaketaren (espazioa) eta irakasleen jarreraren garrantzia. Beraz, ikasgela erakargarria bada eta giroa ondo antolatuta badago, haurrek interes handiagoa izango dute ikasgelan. Gainera, haurrak eroso sentitu arte, hobe da gurasoek beren seme-alabei ikasgelan laguntzea. Lejarraga (2014) orientatzaileak bideoan adierazten duen bezala, oinarria irakasleen eta gurasoen arteko konfiantza da. Haurrek konfidantza hori sentitu behar dute irakasleen eta haurren arteko harremana errazteko. Lejarragak uste du haur bakoitzak bere erritmo naturalari jarraituz egokitu behar duela, erritmo guztiak ez direlako berdinak, horregatik da garrantzitsua bere erritmoa errespetatzea.

Bideoan Arizmendi ikastolan egunero egiten diren sarrera-irteerak ere aipatzen dira. Ikastolako irakasleen arabera, sartzeko eta irteteko ordua oso garrantzitsua da eta denek jarri behar diote arreta. Gurasoak seme-alabak biltzeko edo uzteko gelara iristen dira, aldaketa lasaitasunez eta modu egokian egin ahal izateko. Azken batean, haurrak une honetan lasai badaude, informazioa aztertuko dute edo arretaz arakatuko dute eta ikasten jarraituko dute.

Bestalde, ikastolan espazioa antolatzeaz hitz egiten da. Bertan, txokoak antolatzen dituzte. Txoko bakoitzak sentsazio desberdinak eskaintzen ditu, eraikuntza sentsazioa, lasaitasun sentsazioa, eta askoz gehiago. Espazioa antolatzea oso garrantzitsua da haurren garapenerako. Txokoetan banatzeko metodologiaren ondorioz, haurrak txoko desberdinetan egoteko jakin-mina du.

Hortaz, zein da ataratako konklusioa? konfidantzaren pedagogia eskoletan erabiliz atxikimendurik eza errazten da; Gurasoei eskolako jardueretan parte hartzeko aukera ematen zaienez, desatxikimendu-prozesu mailakatu eta positibo bat erraztu daiteke. Haurrak seguruago senti daitezke banantzea ingurune familiar eta ulergarri batean esperimentatzean. Gurasoek seme-alaben hezkuntzan parte hartzeak familia-harremanak indartzen ditu. Haurren, gurasoen eta hezitzaileen arteko lotura sendoagoa sustatzen da. Oso gogorra da haurrentzat bere gurasoengandik  banatzea, hori dela eta, ahal dugun heinean erraztu behar diegu desatxikimendu prozesua ahalik eta hoberen haiek sufritu ez izateko. Aurreko guztia kontuan izanda, irakaslearen zeregina oso garrantzitsua da. Honekin, irakasle baten gogoak eta jarrerari egiten diot erreferentzia. Azken finean, gizartean irakaslearen papera askotan ez da baloratzen eta ez zaio beharrezko garrantzia ematen baina, meritu handia dauka haurrak eskolarekin lehenengo kontaktuaren erantzukizun handia dutelako. 

Erreferentziak:
Informazioa hurrengo bideotik jasota: https://youtu.be/IvIPk7aFhkk

*1.Irudia: Arizmendi ikastola, entre los 30 centros educativos más innovadores del Estado/Tulankide Mondragon.

*2.Irudia: Arizmendi ikastola-YouTube










Comentarios

Entradas populares de este blog

Esperientzia gogor goiztiarrak haurtzaroan (irakurgaia)

Azken sarrera