Teknografia taldeka

Gure istorioa kontatzen hasteko, lehenik gure gurasoak aipatu behar ditugu. Guretzat munduko erreferenterik hoberenak izan direlako, gure eredua. Hauek, jaio ginenetik gure lehenengo irakasleak izan baitira. Txikitan asko gustatzen zitzaigun gure sehaskan egotea, panpina desberdinekin.


Gutxi gora-behera 2 urterekin hasi ginen geure abentura, haur hezkuntza, mundu berri bat zen, jende berria, ingurune desberdinak… Argi dago etapak gogorarazten digula geure bizitzako momentu zoriontsuena izan zela; beti gogoratuko dugu klasean egindako jolas desberdinak: psikomotrizitate gelan, zure lagunekin apustu egitea landarea bizkorrago haziko zela algodoiarekin korapilatzen genuenean eta, ondoren etxetik ekartzen genuen jogurterara, txoko ezberdinetan egiten genituen esperimentuekin ere gozatzen genuen.  Gure inozentziak eta ikasteko gogoak gaur egun arte iraun baitute .


Era berean, geure kezka bakarra winxen kapitulu berria ez galtzea edo jolastera joateko  eskolatik azkar irtetea zen, eta batez ere handiagoa izateko gogoa. Etapa horrek eman zigun irakaspen handiena izan zen gauza guztiei bere beharrezko denbora eman behar zaiola, dena adierazitako unean iristen baita.


Gure bizitzako hurrengo etapara pasatu ginen, hau da, Lehen Hezkuntzara.

Etapa horretan ez ditugu inoiz ahaztuko egiten genituen txangoak, adibidez, Sukarrietara joaten ginenean zeuden animaliekin esperimentatzera, edo Olentzero eta Mari Domingi etortzen zirenean klasera opariak ekartzera eta Gabonetako edo ikasturte amaierako dantzak prestatzera.


Nagusienak ez izan arren, bagenituen lagunak egiteko eta gure bizitzaren parte izan nahi genuena aukeratzeko gaitasuna. Nahiz eta askotan huts egiten dugun, horri esker, gaur egun garena gara, eta gaur hartu dugun erabaki bakoitza gure nortasunen parte da.


Gu ginen lehen hezkuntzako txikienak, eta institutua oso urrutiko une bat bezala ikusten genuen, baina konturatu ginenean institutuan geunden eta eskolako nagusiak ginen, ordurako gure lagun taldea osatuta genuen. Lagun horietako batzuekin harremana izaten jarraitzen dugu, baina beste batzuek bide desberdinak hartu dituzte. Eta orduan,institutuan, sortzen dira etorkizunari buruzko lehen zalantzak, aztertu beharrekoak eta gure bokazioa zein den jakitea.


Gogoratzen dugu jende guztiak magisteritza tuntunetzat zela edo lanik gabeko gradua zela esaten zutela. Agian ideia horiek gure lehen aukera ez izatea eragin zuen,gure bihotzeko zerbaitek beti aukeratu nahi izan zuenean.  Agian, jendeak esango zuenaren beldur, gure bokazioarekin zerikusirik ez zuten batxilergoetan sartu ginen. Gure etorkizuna benetan aukeratzeko une beldurgarrira iristean, gure barne ahotsei entzun genion, eta gure bizitza hezkuntzara bideratzea erabaki genuen; izan ere, txikitatik hezkuntza funtsezkoa da, eta balioetan oinarritutako hezkuntza ona ematea lortzen badugu, gure gizarteak hobera egitea lortuko dugu.


Orduan momentu hartan, konturatu ginen gure benetako bokazioaz Haur Hezkuntzako irakasle izatea nahi genuela. Alde batetik, haurrekin egotea asko gustatzen zitzaigulako , eta beste aldetik, haei lagundu nahi diegulako. Gure laguntzarekin ikasi behar dute haien distira aurkitzen munduan zehar ibiltzeko,haiek gure etorkizuna baitira. 


Gaur egun, oraindik gogoratzen ditugu gure haur-hezkuntzako irakasleak  maitasun handiz, eta beti eskertuko diegu eskaini diguten  haurtzaro berezia eta irakatsi diguten guztiagatik. Haiek izan dira gure erreferenteetako batzuk erabaki honetan, haiek izan dira jarraitu beharreko adibide bat, hala eta guztiz ere ez zuten inoiz irribarrea eta pazientzia galdu, eta hori ez zen batere erraza 20 haurrekin gela batean,eta hori admiratzekoa da.


Azkenean selektibitatea egiteko ordua iritsi zitzaigun, nahiz eta akademikoki zein emozionalki gainditzeko proba zaila izan zen gure helburu nagusia Leioako unibertsitatean  sartzea zen, baina hainbat arrazoiengatik ez genuen lortu. 


Hala ere, zortea izan genuen Gasteizko unibertsitatean gure ametsetako karrera ikasteko. Hasieran hain urrutira joateko ideia gustatu ez bazitzaigun ere, orain eskertzen dugu daukagun aukera handi hau, eta ez gara damutzen ikasten ari garen lekuan ikasteaz. Gasteizen oso lagun onak eta ikasle-giro ona ezagutu ditugu, eta giro horretan denok laguntzen diogu elkarri, nahiz eta elkar ondo ez ezagutu. Haur hezkuntzako irakasle izatera iristea helburu bera duen jendearekin ikasten dugu, eta oso atsegina da karrera hau bokazio bera duen jendearekin partekatzea.


Eta hona iritsita ere, beti izango dugu zalantza selektibitatean nota gehiago atera  bagenu edo aukeratutako karrera desberdina izan balitz zer gertatuko zen, egindako zerbait ezberdin izango balitz.


Eta gauza asko bizi izan ditugun arren, oraindik asko dugu ikasteko, eta horrekin batera, gauza asko esperimentatzeko. Oraindik geratzen zaigu  jakitea zer gertatuko den gure lagun-taldearekin, ia betikoekin jarraituko dugun edo lagun berriak lortuko ditugun, ia gure ametsetako lekura bidaiatzea lortuko dugun edo ia datorren urtean gure kirol gogokoenarekin jarraituko dugun. 


Oraindik geratzen zaigu ikustea nola amaitzen dugun  karrera edo nola egiten dugun lan, baina egia esanda, hau aldatu daiteke eta oso desberdina izan. Eta bai, baliteke gure bizitza perfektua ez izatea, baina hemen bagaude zerbaitengatik da.


Izan daiteke gure buruan ditugun zalantza asko inoiz ez konpontzea, baina hau da gure istorioa, oraindik amaitu gabe dagoen liburua, orri zuri asko idatzita izatearen zain.


ONDORIOAK:
Teknografia egitea, hala iruditu ez arren, gauza askotarako balio izan digu:
Adibidez, haurtzaroan bizi izan ditugun unerik onenak gogoratzen lagundu digu; izan ere, magikoa eta berezia izan da gutako bakoitzarentzat, zentzu desberdinetan. Gainera, gutako bakoitza beste ikuspegi batetik ezagutzen lagundu digu.

Era berean, une batzuetan gure neskatoen "ni" arekin berriro konektatzen lagundu digu, eta hori zoragarria izan da; izan ere, azken batean, nahiz eta jende askok ezin du gauza bera pentsatu, gure barruko haurrarekin beti lotura izatea funtsezkoa da pertsona gisa gure esentzia nolakoa den gogoratzeko, alde batetik hobetzeko, motibazioa izateko, gure akatsak ezabatuz, eta, bestetik, beti gure onena atera nahi izateko.

Gainera, gure kasuan, Haur Hezkuntzako profesionalak izateko helburua dugunez, funtsezkoa da inoiz ez galtzea gure barruko haurraren bertsioarekin dugun lotura; izan ere, funtsezkoa da gure etorkizuneko ikasleak ulertzeko, haien larruan jartzeko, haiek haurren munduan gozatzen duten bezala lagunduz gozatzeko.

Eurentzako ezagutza berriak ahalik eta modu erakargarrienean irakatsi ahal izatea eta ikastea dibertigarria dela transmititzea da garrantzitsuena. Horrela, haiekin egoteko dugun gogoa nabarituko dute, baita gustatzen zaiguna egiteko dugun grina eta ilusioa ere.

Laburbilduz, gure haurtzaroari buruzko teknografia egiteak balio izan digu, halaber, etorkizunean haur-hezitzaile gisa izango dugun funtzioak duen garrantzia gogorarazteko, hau da, gorputzean eta ariman gure onena ematera dedikatzea, haurrek pertsona gisa dugun esentzia ezagutu dezaten eta gutako bakoitzak nola laguntzen diegun jakin dezaten, ikasi dezaten eta gure haurtzaroko hainbat unetan izan ginen bezala zoriontsu izan daitezen.

BIDEOA HURRENGO ESTEKAN:

Comentarios

Entradas populares de este blog

Esperientzia gogor goiztiarrak haurtzaroan (irakurgaia)

Azken sarrera

Konfidantzaren pedagogia; Arizmendi ikastola (bideoa)