Entradas

Mostrando entradas de diciembre, 2023

Azken sarrera

Imagen
Beno, hau irakurtzen ari baldin bazaudete esan nahi du agurrera ailegatu zaretela. Tristea da agur esateko momentua baina, benetan, asko ikasi dut portafolio hau eginez. Egia esanda, lauhileko honen hasieran, ez nuen itxaropen handirik portafolio hau egiteko, eginbeharrez egiteko asmoa nuen, baina, funtsean, asko ikasi dut egin dudan hausnarketa bakoitzarekin.  Oraindik gogoratzen dut kurtso hasieran asko, asko kostatu zitzaigula ulertzea zertaz zihoan hau egitea edo zein zen portafolioaren helburua baina azkenean ulertu dut modu soila dela hausnarketak lantzeko eta informazioa geure buruan barneratzeko. Egindako sarrera bakoitzean gai desberdinak landu egin ditut, baina guzti guztiak lotura dute haien artean. Hala nola, emozioei eta sentimenduei buruz hitz egin dugu eta irakasle on bat izateko ikasi dugu oso garrantzitsua dela beti jarrera ona izatea klasean haurrei sentimendu txarrak ez transmititzeko.  Baita ikasi dugu ere, irakasle ona izateko errespetuzko harremana izan...

Esperientzia gogor goiztiarrak haurtzaroan (irakurgaia)

Imagen
Aurreko irakasle funtzio klaseko saioan Rocío eta Montse etorri ziren hitzaldi bat ematera esperientzia gogor goiztiarrei buruz haurtzaroaren etapan. Tamalez, Rociok egoera hau pairatu zuen eta bere haurtzaroko prozesu guztia azaltzen digu hainbeste sufrituz gero eta jasan zuen guztia Montse ezagutu arte (bere tutorea izan zena hamazortzi urte bete arte). Gai honi buruz hitz egiten hasteko, lehenik eta behin, zertaz ari garen jakin behar dugu. Zer da esperientzia gogor goiztiarra sufritzea? Haurtzaroan gabezia afektiboak, tratu txarrak edo abandonua jasatearen ondorioa da, batez ere bizitzako lehen hilabeteetan edo urteetan. Pertsona batek zoritxar goiztiarra duenean, hautsi egiten da norbait osasuntsu hazteko balio duen atxikimendu-lotura. Gaizki portatzen diren neska-mutilek atxikimendu-lotura nahasia izan dezakete. Irakurgaiak institutu eta eskoletan "gatazkatsuak" edo "disruptiboak" diren ikasleen problematikari heltzen dio, eta nabarmentzen du haien portaera de...

Hik hasi 2 (irakurgaia)

Imagen
Gogoeta berri honetan, Hik Hasiren irakurketari buruz ere hitz egingo dut. Irakurketa honek duen informazio ugari dela eta, hausnarketa bat baino gehiago egiteko aukera izan dugu, irakurketan zehar ateratzen ziren alderdi guztiei buruz hausnartzeko aukera, eta gauza asko daude komentatzeko. Oraingo honetan, eskolen barne- eta kanpo-eraikuntzaz hitz egingo dut. "Haur bat hazten da leku batean, eta leku horrek eragina du bere garapenean. " Beraz, garrantzitsua da lekuaren kokapena behar bezala kudeatzea, haurraren segurtasuna, ikerketa-aukerak, garapen osasungarria eta beste alderdi batzuk kontuan hartuta. Lehenik eta behin, barruko espazioaz hitz egin nahi dut. Hemen barruan, eskoletako eraikinen barruan aurki ditzakegun gela guztiak daude, adibidez: korridoreak, jangela, barruko patioa, gelak, komunak... eta familientzako leku bat. Haur Hezkuntzan ezinbestekoa da gurasoak egotea, eta, beraz, egokia litzateke haientzat espazio bat egotea, gurasoen arteko harremanak ahalbidetze...

Loczy; una escuela de civilización (bideoa)

Imagen
Loczyk Budapesteko 3. kalean zegoen umezurtz-etxea zen. Umezurztegi hori 1964an sortu zuen Emmi Pikler bidaiari hungariarrak. Gaur egun, umezurztegia 1 eta 3 urte bitarteko haurrentzako eskola pribatu bihurtu da. Haurtzaindegi honetan nabarmentzen dena edo haurtzaindegi berezi bihurtzen duena, langileek haurrekin duten tratu berezia da, aurrerago azalduko dizuedana. Bideoan aipatzen den bezala, "Zaintzaileak pozik daude soilik jostailuak utziz, haiek (haurrek) interesa izan dezaten" . Galdetuko zarete ea zergatik Loczy izena? Berdina galdetzen nion neure buruari.  “Lóczy” hitza Haur Eskolaren kalea zen, hori dela eta, pelikularen izenburua horrela jarri zuten. Picklerrek umeentzako sortu zituen hezkuntza-programa horietan bere ikaskuntza barneratzen saiatu zen, eta tutoreek eta irakasleek bere bidea jarraitu zuten. Irakaskuntza mota hau fedean eta haurrarekiko errespetuan (edota konfiantzan) oinarritzen da. Gainera, haurrek gehiago ikasten dute bakarrik daudenean, eta horrek ...