Entradas

Mostrando entradas de noviembre, 2023

Hik hasi 1 (irakurgaia)

Imagen
Pasaden klasean, Hik Hasi deituriko irakurgaia landu genuen eta hausnarketatxo txiki bat egitea gustatuko litzaidake. Zertaz doa irakurgaia? ebaluazioari buruzko paradigma aldaketei buruz hitz egiten du (haur hezkuntzan zehazki). Hasteko, esan beharra dago irakurgaian momentu osoan agerian uzten dela tradizionalki umea ebaluatu egiten dugula beti eta hori egin beharrean, jakinarazi nahi du, testuingurua dela ebaluatu beharrekoa. Hortaz, ebaluazio paradigmak kontuan izango du haurra garatzeko zer eskaini ahal dion helduak. Ebaluatu beharreko aldagaiak hainbat dira, hala nola, eskola, familia eta komunitatea, baina hemen gehiago zentratuko gara eskolan nahiz eta guztiek garrantzia bera duten. Eskola leku ona da haurrek ikas dezaten, baina egia da garapena osasuntsua zein ez osasuntsua izan daitekeela, eta, beraz, hainbat faktore hartu behar dira kontuan. Testuinguru ekologikoak haurrak jaiotze-dataren arabera ez sailkatzea eskaintzen du, klase irekiagoak proposatzen dira. Beste era bate...

Konfidantzaren pedagogia; Arizmendi ikastola (bideoa)

Imagen
Konfidantzaren pedagogia hainbat eskoletan erabiltzen den teknika erabilgarria da. Zertan datza teknika horrek? Gurasoak gonbidatuta daude eskoletan parte hartzera, haurren desatxikimendu-prozesua errazteko. Nahiko estrategia interesgarria eta baliotsua da hezkuntzaren esparruan. Ikuspegi horrek hasieratik haurren, hezitzaileen eta gurasoen artean konfiantzazko harreman sendoa eraikitzearen garrantzia aitortzen du. Eskolarako trantsizioa erronka emozionala izan daiteke haurrentzat zein gurasoentzat. Banantzeak antsietatea eta beldurra eragin ahal die txikiei, eta gurasoek ere izan ditzakete kezka sentimenduak. Eskolen helburua da gurasoak eskola-ingurunean inplikatzea, hau da, eskola-jardueretan parte hartzea. Horrela, seme-alabei lagunduko diete. Gurasoak hezkuntzaren lehen etapetan egoteak segurtasun emozionala eman diezaieke haurrei. Gainera, gurasoak gertu daudela jakiteak antsietatea murriztu eta atxikimendurik eza erraztu dezake. Halaber, gurasoek eskoletan parte hartzeak komuni...

Imagine elephants (bideoa)

Imagen
Gaur egun, tamalez, haurtzaroaren etapari garrantzia kentzen zaio. Oso tristea de haurtzaroaren etapari garrantzia kentzea, zeren eta bizitzako etapa garrantzitsuenetariko bat den. Haurtzaroan, gure burmuina garatzen ari da eta txikiak garenean burmuina belaki bat bezala daukagu. Hortaz, txikiak garenean informazioa askoz azkarrago eta errazago bereganatzen dugu. Haur guztiek hezkuntza bat jasotzeko eskubidea dute eta nahiko garrantzia handia ematen da heziketa bat izateari. Baina, horretaz gain, jolasa funtsezko jarduera da haurtzaroan nahiz eta gurasoek garrantzia ematen ez dioten. Jolasaren bidez, haurrek trebetasunak garatzen dituzte, hala nola, fisikoak; salto egitea, ibiltzea eta pilota botatzea, emozionalak; enpatia lantzea eta azkenik, sozialak; besteei irribarre egitea, agurtzea, aurkeztea… Baita sormena garatzeko, arazoak konpontzen ikasteko eta beste haurrekin elkarren artean beren trebetasun sozialak hobetzeko balio du jolasa. Jokoak haurrek sozializatzea errazten du. Hau d...