Imagine elephants (bideoa)


Gaur egun, tamalez, haurtzaroaren etapari garrantzia kentzen zaio. Oso tristea de haurtzaroaren etapari garrantzia kentzea, zeren eta bizitzako etapa garrantzitsuenetariko bat den. Haurtzaroan, gure burmuina garatzen ari da eta txikiak garenean burmuina belaki bat bezala daukagu. Hortaz, txikiak garenean informazioa askoz azkarrago eta errazago bereganatzen dugu.

Haur guztiek hezkuntza bat jasotzeko eskubidea dute eta nahiko garrantzia handia ematen da heziketa bat izateari. Baina, horretaz gain, jolasa funtsezko jarduera da haurtzaroan nahiz eta gurasoek garrantzia ematen ez dioten. Jolasaren bidez, haurrek trebetasunak garatzen dituzte, hala nola, fisikoak; salto egitea, ibiltzea eta pilota botatzea, emozionalak; enpatia lantzea eta azkenik, sozialak; besteei irribarre egitea, agurtzea, aurkeztea… Baita sormena garatzeko, arazoak konpontzen ikasteko eta beste haurrekin elkarren artean beren trebetasun sozialak hobetzeko balio du jolasa. Jokoak haurrek sozializatzea errazten du. Hau da, jolasaren bidez, haurrek ikaskideekin partekatzen, lankidetzan aritzen eta benetan komunikatzen ikasten dute.


Bideoan aipatzen da ikastea tortura edo jolasa izan daitekeela haurrentzat, baldintzen arabera. Erabat ados nago dokumentalaren ideia horrekin. Klaseak, modu dibertigarrian eman beharko lirateke haurrek gogotsuak klasera joateko. Adibidez, eskolaz kanpoko ekintzak ez dira jolasa haurrentzat, klasea baizik. Eskolaz kanpoko jardueren bidez, agian gaitasun handiagoa izango dute, baina ez dute identitaterik izango. Haurrek ez dute klasera joango nahi, metodo klasikoak erabiltzen baldin badituzte irakasleek, jolasa ekiditzen. Ikerketa batzuen arabera, haurrek nahiago dute etxean egon gelan baino, jolastu ahal izateko.

Beste arazo komun bat ere badu: hainbeste betebehar izateak denbora librerik ez izatea eragiten die haurrei eta beraz, haur gehiagorekin egotea ezinezkoa da beraientzat. Horrek sozializazio-arazoak eragiten ditu, bidaltzen dieten lan-kantitatea dela eta.


Tamalez, haurrek ez dute duela hogeita hamar urtekoek adina jolasten. Zer dela eta? Gaur egungo haurrek, presio handia pairatzen dute jolasean aritzeko gure gizartea dela eta. Presio akademikoa handitu egin da hainbat alderditan eta garrantzi handiagoa ematen zaie egindako proben emaitzei. Hortaz, haurrek denbora gehiago ematen dute ikasten jolasten baino. Gainera, haur askok eskolaz kanpoko jardueretan parte hartzen dute, musika klaseetatik kirol klaseetaraino. Jarduera horiek onuragarriak izan daitezkeen arren, lehen jolaserako erabiltzen zen denboraren zati handi bat galduko dute eskolaz kanpoko jarduerak suposatzen dituzten beharretarako, hala nola, ikastea edo kirola egitea.


Halaber, dokumental honetan aipatzen da haurrek hamahiru urte bete arte ez dituztela inolako aparatu teknologikorik erabili behar, hala nola, mugikorrak, telebistak, tabletak… Hau da, pantaila duen edozein aparatu elektronikoa. Bat nator bideoan defendatutako idei honekin, zeren eta, gailu elektroniko berriak sortzearen eta aurrerapen teknologikoen ondorioz, haurrek denbora gehiago ematen duten pantailen aurrean, aire zabaleko edo jolasteko jardueretan parte hartu beharrean. Esaten da baita ere, ez dizkiegula bideojokoak eman behar haiek eskatzen dituzten arte.


Utzi behar diogu jolasteari? Jolastea bizitzetik bereiztezina da. Berdin dio zenbat urte ditugun, beti egongo gara jolasarekin harremanetan, jokatzen dugunean indartsu, zoriontsu eta atseden hartuta sentitzen garelako.


Ikastolan ematen diren jolas-orduak nahikoak dira haurren ezagutzarako? Zenbait kasutan, eskoletan jolaserako erabiltzen den denbora ez da nahikoa haurren garapen-beharrei erabat heltzeko. Jolasa, garapen sozial eta emozionalerako funtsezkoa izateaz gain, ikasteko eta trebetasunak eskuratzeko tresna indartsua ere izan daiteke. Ikasgaiekin zerikusia duten jolas-jarduerek material akademikoaren ulermena hobetu dezakete.


Laburbilduz, funtsezkoa da gizarteak, hezitzaileek eta gurasoek elkarrekin lan egitea, haurrek jolasaz gozatzeko, sormena lantzeko eta trebetasun sozialak eta emozionalak modu osasungarrian garatzeko. Nire aburuz, haurtzaroaren etapari duen garrantzia eman behar zaio. 


Erreferentziak:
Informazioa hurrengo bideotik hartuta: https://youtu.be/-Y_lQNJPE6s
1.Irudia: El juego es el trabajo de la infancia/4 gatos. https://4gatosinfantil.es/el-juego-es-el-trabajo-de-la-infancia/
2.Irudia: 50 juegos de montaña para jugar con los niños en verano. https://okdiario.com/bebes/50-juegos-montana-jugar-ninos-5874395

Comentarios

Entradas populares de este blog

Esperientzia gogor goiztiarrak haurtzaroan (irakurgaia)

Azken sarrera

Konfidantzaren pedagogia; Arizmendi ikastola (bideoa)