Irakasle on bat izatea (irakurgaia)

“Como en la viña del señor” irakurgaia irakurri ondoren, hainbat galdera etortzen zaizkit burura; Nolakoa izan behar da irakasle on bat? Pertsona batek lanbide honetan jardun dezake bere lana maite gabe? Beldurra izatea haurrak laguntzerakoan zer nolako eragina du? Behar bezala irakatsi daiteke esperientziarik izan gabe? Egia esanda, irakasle on batek ezaugarri espezifiko batzuk bete behar ditu. Baina ezaugarri guzti horietatik garrantzitsuena da bere lanerako beti prest egotea. Hau da, beti gogotsu egotea lan egiteko prest. Emozioak ere garrantzi handia dute gai honekin lotuta, zeren eta askotan jendeak beren lanera gogorik gabe eta jarrera desegokiarekin joaten diren. Hezitzaile gisa ezin zara horrela lanera joan, haurrei zure sentimendu txarrak transmitituko diezulako. Irakasle baten jarrera faktore oso garrantzitsua da hezkuntza-ingurunean, eragin nabarmena izan ahal duelako ikasleen ongizatean eta garapenean. Lehenik eta behin, garrantzits...