Emozioak, sentimenduak eta nortasun pertsonala eta profesionala (irakurgaia)
Emozioak pertsonek egoera edo estimulu jakin batzuen aurrean dituzten erreakzioak dira. Unibertsalak dira, hau da, mundu guztiak daki pertsona bat barrez eta ondo pasatzen ari denean, pozaren emozioa erakusten duela adibidez.
“Emociones, sentimientos e identidad personal y profesional” liburuxka baten 3. kapituluak erreferentzia egiten dio sentimendu eta emozio ezberdinei eta irakaslearen nortasun profesional eta pertsonalari. Hori dela eta, hainbat autoreen iritziak nabarmentzen dira, hala nola, psikologoen, idazleen eta abarren iritziak.
"Emozio primarioak egoera intrintsekotzat hartzen dira, zirkunstantziek edo gertaerek eragindako erantzun naturalak (adibidez, zoriontasuna, tristura, beldurra, haserrea, harridura). Bestalde, bigarren mailako emozioak lehen mailako emozioen amalgama konplexu bat dira". Dayk aipatutako ideia honekin esan nahi duena da emozioak bi motetan sailkatzen direla; primarioak (sorpresa, poza..) eta sekundarioak (lotsa, nortasuna..). Lehen mailako emozioak (emozio primarioak) sortzetikoak dira gizakiarentzat, pertsona guztiak haiekin jaiotzen dira eta berdinak dira guztientzat. Zein da beren helburua? Bizirauten laguntzea, pertsonen arteko harremanak erraztea, estimulu negatiboetatik edo kaltegarrietatik babestea (etsaiak edo arriskuak, esaterako) edo plazergarrietara hurbiltzea (janaria, , dibertsioak...). Ezaugarri komunak dituzte; unibertsalak dira, giza kultura guztietan ematen dira, jaiotzetik daude bertan, aurpegi-adierazpen jakin baten bidez areagotzen dira eta denboran zehar irauten dute, adibidez, beldurra, tristura, haserrea, poza, harridura eta nazka. Bestalde, bigarren mailako emozioak (emozio sekundarioak), ez dituzte aurpegiko ezaugarri bereizgarriak eta, beraz, disimulatu edo oharkabean pasa daitezke. Horiek garapenaren ondorio dira; beraz, bi urte eta erdi edo hiru urte inguruan agertzen dira. Talde horretan aurkituko lirateke, adibidez, errua, lotsa, harrotasuna, jeloskortasuna, plazera, asperdura, sargoria, inbidia... Bigarren mailakoak gure inguruko pertsonengandik ikasten dira, eta kulturaren araberakoak ere badira. Azkenik, emozio primarioak azkar sortzen dira eta azkar joaten dira; emozio sekundarioak berriz, denbora gehiago iraun dezakete.
"Aspalditik onartzen da irakaskuntza emozioak funtsezkoak diren lana dela (Fineman, 1993; Nias, 1996; Day, 1998)". Emozioak oso garrantzitsuak dira hezkuntzan, beti nabariak dira eskoletan baita geletan ere. Ugari nabarmentzen diren emozioak beldurra eta urduritasuna dira, batez ere.
"Emozioak ezinbestekoak dira erabakiak zentzuz hartzeko (Damasio, 1994; Sylwester, 1995; Damasio, 2000)". Honek hurrengoa esan nahi du; emozioak parte hartzen dute guk hartzen ditugun erabaki guztietan. Beste era batera esanda, gure sentimenduak aztarnak dira.
"Irakaskuntzak lan emozionalaren erabilera intentsiboa eta orokorra eskatzen du eta, kasurik onenean, berekin dakar (adibidez, kanpora begira irribarre egitea, nahiz eta barruan dena sentitzen den, zoriontasuna izan ezik) (...)". Hori dela eta, gure emozioak beti onak izan behar dira nahiz eta ondo ez gauden. Zergatik? Irakasle izanda gure emozio guztiak klasean islatzen dira eta haurrek ondo sentitu behar dira. Zure egoera txarra baldin bada klasean nabariko da eta haurrek zu bezala egongo dira. Hortaz, beti emozio positiboak izan behar dira nahiz eta barrutik ondo ez egon. Etengabeko oreka egon behar da gure sentimenduak klaseetan eragina baitute.
Honekin lotuta beste zita hartu dut, Dayk aipatutakoa, eta hurrengoa da; "(...) Eskolako eta gelako giro emozionalak eragina izango du irakaskuntzarekiko eta ikaskuntzarekiko jarreretan (...) ". Honek orain azaldu dudan berdina esan nahi du, hau da, Haur Hezkuntzako geletan dagoen klima emozionala eta eskolan dagoena eragina izango dutela ikasteko jarreran edo beste era batera esanda, nabaritzen dela zer nolako klima emozionala dagoen.
"Bikote bitar honen bi aldeak ez ziren berdinak. Emozioa banaketa bitarraren alde "negatiboan" jarria zen. Eta zirrara ez zegoen bakarrik alanbre-hesiaren alde "txarrean": emakumeak ere han zeuden. Gauza bera gerta dakieke gizonezko ikaskide batzuei lehen mailako eskoletan edo emakumeak nagusi diren bigarren hezkuntzako departamentuetan. Emozio negatiboak positiboak baino ugariagoak direnean, eraginkortasun pertsonala txikia izan daiteke, itxaropenean eta laguntzan oinarritzen den lan batean babesgabetasun- eta etsipen-sentsazioa utziz". Honako zita honetan, emozioen begirada binario bat dago; batzuetan arreta gehiago ematen zaie emakumeei gizonei baino. Irakasle gisa saiatu behar gara emozioen foko neutro bat izaten, biak modu berdintsuan tratatu ahal izateko. Ezin dira egon desberdintasunak mutilen eta nesken artean, berdintasuna egotea bien artean beharrezkoa da. Irakasle izanik ezin diegu batzuei abantailak ematea edo arreta gehiago eskaintzea eta besteei ez. Guztiz neutroak izan behar gara guztiekin berdin egon ahala.
Zein da ateratako ondorioa? Testu honi buruz gauza asko aipa ditzakegu, Day-k adibide eta aipamen asko ematen baititu, eta oso interesgarriak dira, baina adarretatik joan gabe, testu honi buruz dudan iritzia da beti izaten ditugula sentimenduak egiten ditugun gauza guztiekiko. Sentimenduekin egingo dugu dena, ezinbestekoa baita ez sufritzea. Garrantzitsuena emozioak kontrolatzen jakitea da, gainerako pertsonengan eragina baitute. Emozioek positiboak izan behar dute beti (eremu akademikoari dagokionez, adibidez), haurrengan islatuta ikusiko baita. Irakasle zarenean gaizki sentitzen bazara, haurrak sentitu egingo du, eta gaizki egongo da bera ere. Horregatik, garrantzitsuena beti ondo egoten saiatzea da, hala sentitzen ez bazara ere, haurren eta, oro har, zure inguruko pertsonen ongizateagatik.
Comentarios
Publicar un comentario